Bertsos - View details   To know more about this section

2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia
Conductor
Intxausti, Aissa
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk Kutxa Bira ekimenaren baitan idatzi zenuen: “Hizkuntza da oraingoz munduak eskaini digun bizileku bakarra”. Zuk kutxa horretan mezu bat sartu zenuen. Zer mezu espero duzu kutxa horretatik ateratzea?

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pentsatzen dugu: herri aske bat
ez al da inoiz posible?
Herri aske bat munduan zutik
zapalduekin sensible
ta hizkuntza da oinarri orotan
egin gaituna haurride
ideia horiek nahiz eta kutxa
barrenean egin bide
nahiago ditut handik aurrera
kutxatik kanpora libre. (bis)

Abiapuntu baino ez da kutxa
ez helmuga, ez gailurra
handik aurrera haizean gisan
dezala bidea urra
politikakin azken urteetan
daukat sinismen apurra
baina hala ere landu dezagun
hasitako bidetxurra
ta ametsak ez betetzeari
gal diezaiogun beldurra. (bis)

Epe motzean nahiz libre bide
ez egin Euskal Herriak
oraindik ere iraun dezake
jarritako oinarriak
hizkuntzak ere segitu dezan
hautsi gabe lokarriak
belaunaldiei lekuko hori
pasaz eskura harriak
geure amets zahar urratuetan
txerta ditzaten berriak. (bis)