Bertsos - View details   To know more about this section

2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-09-24 Getxo Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Laburu, Agin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek, Nerea eta Agin, lankideak zarete. Nerea, Aginek azken bost urteetan kandela kopuru bera jartzen du bere urtebetetze-pastelean. Orain arte ezikusiarena egin baduzu ere, gaur zerbait esatea erabaki duzu.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Agin Laburu

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo
Bizitzan zahartzea
ez da misterio
baina zu horrek jartzen
baitzaitu serio
hogei kandela jarriz
zabiltza propio
ba zure aurpegiak
beste zerbait dio! (bis)

A. Laburu
Erlatiboak dira
urteak, egunak
batzuk gogorrak dira
besteak leunak
aurpegiaz zer dio
gaur nire lagunak
inoiz pastelik ere
ekartzen ez dunak? (bis)

N. Elustondo
Gozogintzarik ez dut
ekarri ohi klaro!
Diabetia baitut
geroz ta gorago!
Nik berrogeiko langa
jada det igaro
ta sentitzen naiz inoiz
baino gazteago! (bis)

A. Laburu
Gazte senti zaitezke
nigatik bizitzan
ni ere horrelaxe
ibili ohi nintzan.
Nahiz ta kejatzen zeran
diabeti gisan
pastela probatzian
ez du kejik izan. (bis)

N. Elustondo
Sakarina zulakon
egin det aproba
azukrea bazuen
ez nago gustora!
Ez bazera pasatzen
hogeitikan gora
ez zara iritsiko
jubilaziora! (bis)

A. Laburu
Iritsiko bazina
ojala! Ojala!
Uste det Pedro Sanchez
pentsatzen ai dala
urteak luzatzea
eta berehala
pentsatze al dezu zu
helduko zerala? (bis)