Bertsos - View details To know more about this section
2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Julio Soto
Stanza name:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Soto
Neoprenozko bi mauka
olatu gainean taupa
ta selekzio euskaldun batek
zaitzakela hauta.
Suertea daukazu, aupa!
Ni´re ez nengoke aurka
Euskal Herriko urak ordea
bi emari dauzka. (bis)
S. Alkaiza
Olatuen zipriztina
mugen kolore zikina
hartu olatua eta banoa
hain naiz hankarina!
Ordea duzu ezina
mugaz bestalde ekina
ze eginen zenun ordea nere
lekuan bazina? (bis)
J. Soto
Etorri zaigun trantzea
da bi uren balantzea
zure poza ta nere tristura
aurrea ta atzea
ta neroni hautatzea
balitz ni zugan sartzea
ze eginen nukeen? Bada aukera
aprobetxatzea! (bis)
S. Alkaiza
Beti txakurrak ortozik
baina ernatu zara goizik
ta aitortu duzu berdina eginen
zenukeela pozik.
Zaurian ez bota gatzik
biok ados gaude kasik
hau ez da Euskal Selekzioa
partxetxo bat baizik. (bis)
J. Soto
Borroka ez da amaitu
egin behar da jarraitu
ta selekzio berak hartuko
al gaitu noizbait gu?
Herriak hala nahi baitu
zuk zure baitari aitu
ta egin surf ta lasai gu urak
elkartuko gaitu. (bis)
S. Alkaiza
Surf, pilota edo puenting
modernoenentzat twerking!
Urak batuta elkartu ahal dira
akaso sei erpin.
Beraz borrokari ekin
aldarriz nabil zurekin
tsunamiren bat surfeatuko
dugu elkarrekin. (bis)