Bertsos - View details   To know more about this section

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Illarregi, Joanes
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Joanes 25 urteko semea, eta Aitor ama zarete. Joanes, Aitor amak esan dizu banandu nahiko lukeela, baina ez duela bizitza berri bat bakarrik hasteko modurik.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Illarregi
Lotuta zaude katean
gure etxeko atean
ta jarraitzea aipatu duzu
duzula kaltean
hori bota bapatean
malkotan, negar batean
esan zaidazu ze eskatzen duzun
lerroen artean! (bis)

A. Mendiluze
Tarteka maitasun hitza
lasai entzuteko ditxa
ez nuke zertan ezer aldatu
posible balitza.
Egoera da bortitza
sufritzen denok gabiltza
berririk ezin hasi ta zaharra
ez baita bizitza. (bis)

J. Illarregi
Benetan kasu bitxia
begi bazterra itxia
azken aldian hiru famili
gisan gabiltz ia.
Bikotearen krisia
belarrira iritsia
zuk zer nahi duzu nire laguntza
edo iritzia? (bis)

A. Mendiluze
Ez goxo ta ez maitasun
hitzik aspaldian entzun
eta badakit zuri ere nola
ailegatu zaizun
nahiz ta zalantzak dauzkazun
ez galderekin erantzun
gauza bakarra nahi det Joanes
ulertu nazazun. (bis)

J. Illarregi
Hala izan beharko da
ez bazabiltza gustora
nahiz gogorra den berriz hastea
berrogeitik gora
joan zaitez edonora
gure etxetik kanpora
ta lasai ama, bilduko gara
elkarren ondora. (bis)

A. Mendiluze
Aita ta biok ez gaude
aspalditik parez pare
baina argi bat ikus nezake
ondoan bazaude
aukera askoren jabe
ez naiz ni baina halare
ia egiten asmatzen dedan
inor mindu gabe. (bis)