Bertsos - View details   To know more about this section

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Irribarre konplizea egin diozue elkarri

Description

Melody
Baneza eta banitu
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Nik hamabost urte aurten
bertsolaritza ematen
gelatara eramaten
a ze suertea daukaten!
Baina ikasle bat, neskatila bat
ez da eroso izaten.
Berak badaki ta nik badakit
noraino egin dezakeen.
Halere beti behera begira
barne borroka jasaten
beti onena pentsatzen du ta
ez du sekula esaten! (bis)

Sekula ez dago lasai
konplejuak ditu etsai
nik badakit badela gai
esan nahi diot baina ai!
Besteak hasten dira kantari
eta orduan berak jai
bere barruan bertsoak dauzka
baina beste mila ezbai
ondoan harro okerragoak
“Gu bai ausart eta gu guay”
nik tira egin nahiko nioke
baina ez det behartu nahi. (bis)

Gaur pentsatu det “Akabo!”
konbentzituta zeharo
ta hasi baino lehenago
esan diot: “Hemen nago
zuk erabaki, baina duzuna
botaz gero nik nahiago
ez baitaukazu une triste hau
zertan bakarrik igaro”.
Ausartu egin da, bota egin du
orain irrifartsu dago
baita ni ere ta esan nahi du
hark uste baino gehiago. (bis)