Bertsos - View details   To know more about this section

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Performance
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Maialen, zuri buruzko pelikula biografiko bat egin behar dute. Amets da zure rola jokatuko duen aktorea.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Nik bai zerbait nuela
androgino kutsu
norbait aukeratuko
eta hautatu zu!
Kortxo puntari eman
metxeroakin su
betartea pixka bat
belztu beharko duzu! (bis)

A. Arzallus
Lasai, ni ere banaiz
mira beltzekoa
ta hemen sentitzen naiz
aski etxekoa
errea egiteko
zure antzekoa
nahita hautatu naute
Iparraldekoa. (bis)

M. Lujanbio
Bastante ona zara
errean kopian
nere kolorerik ez
dezu bekokian.
Burua nola jarri
pinta egokian?
Ilea dugu justu
kontrako tokian! (bis)

A. Arzallus
Ai! Gure lepo gainak
nolako kulunka!
Zu sotana bat zara
ni elur maluta
kostako da berdintzen
zuk daukazun looka *
ez dakit nork egin behar
didan ba peluka! (bis)

M. Lujanbio
Filmari aukera bat
emango diogu
gero beharko ditu
atrezzo ta koru
extra batzuk ere bai
eta hor gero gu
Amets Arzallusena
zeinek egingo du? (bis)

A. Arzallus
Ba doble baten bila
hor hasi naiz soaz
hautagairen batzuk jo
ditut lehen pausoaz
Egaña, Mendiluze
aukeretan doaz
ta beste batzuk ere
bidean gogoaz. (bis)

*Bertsolariak “luka” ahoskatu du