Bertsos - View details   To know more about this section

2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia
Conductor
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Badakigu Jon eta Anjel Mari bi Athletic zale sutsu eta fin zaretela, Athleticen filosofiarekin bat datozenak. Tira, Jon duela gutxi arte zetorren bat taldea euskal jokalariekin bakarrik osatzeko filosofiarekin. Azkenaldian zalantza sortu zaio Joni, batez ere Realaren azken kopa eta Europako sailkapenak ikusita.

Description

Melody
Antton eta Maria I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Umetxo bat nintzela
ikusten nun klaro
baina denbora ez da
alferrik igaro
dena desberdina zen
ai Peña lehenago!
Futbola aldatu da
gero ta gehiago…
Erromantikoentzat
lekurik ez dago. (bis)

A.M. Peñagarikano
Hori esaten al dezu
bihotz-bihotzetik?
Orain erasoa da
alde denetatik
batzuk etortzen dira
Amerika aldetik
eta beste batzuek
Frantzia ertzetik
gu ez gara Atletico
gu gara Athletic! (bis)

J. Maia
Baina orain dirua da
futbolaren giltza
ta ja ez da hainbeste
nun duzun bizitza
filosofia zaharra
daitekeena pitza
igual nik aldatuko
nuke nere hitza
euskeraz jakitea
balute baldintza. (bis)

A.M. Peñagarikano
Realekin alderatze
bat egiteraino
Koparena ez zan izan
hainbat desengaino
dituzte hiru ruso
hiru extremeño
beste zazpi gallego
eta hiru maño…
Edozein nahio dute
bizkaitarrak baino. (bis)

J. Maia
Baina anai-arrebak
dira ta ez uste
gu soilik garenekin
haundi ta ilustre
beraiek fitxajeak
egiten dituzte
ta beitu ze fantasi
diruaren truke
ez dira onak baina
heurek uste dute. (bis)

A.M. Peñagarikano
Espainiko liga hontan
bada hainbat talde
ez dute ekarriko
ez inor debalde
Reala izan arren
kopa baten jabe
guk ehunda hoita hamar urte
inoiz jetsi gabe
haiek jetsi egin ziran
ahaztuta al zaude? (bis)

J. Maia
Peña nola daukazu
hainbeste rintintin
Athletic-ena ere
ez al da marketing?
Guk al duguna egiten
dugu eta enfin
futbola ere zer den
badakigu jakin…
Bizi gaitezen gure
kontraesanekin. (bis)

A.M. Peñagarikano
Inoiz ez naiz sentitu
taldetik aparte
eta eraikuntza hortan
hartu nahi det parte
ta orain presidente
dago Uriarte
beti Athletic zale
sasoitsu ta fuerte
ni hala izango naiz
bizi naizen arte! (bis)