Bertsos - View details   To know more about this section

2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2023-06-15 Zarautz Berezia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
[Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue?

Description

Melody
Menditarra naiz eta gogoan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Plaza erdira irten ta zenbait
gera liteke begira
“Ze ari da hau hola ateratzen
plazaren erdi-erdira?”.
Nahiz ta aipu batzuk emango zuten
betirako despedida
orain ez dira argitaratzen
baina esan egiten dira.

M. Amuriza
Entzuten dugu makinatxo bat
uste ta iritzi legedun
eta erantzun ezkero askori
buruak egiten die boom*!
Garai batean bertsoz, paperez
egiten zutena leun
Twitterren eta anonimoki
idazten dute gaur egun.

A. Martin
Twitterrena da adibide bat
oilarrenen elitea
plaza hartzea ez da une bat
betikoa ta sinplea
zerbait aldatu da nahiz aldatu
ez den nor den agintea
kasualitate hutsa ez baita
eskuinak gora egitea.

M. Amuriza
Makinatxo bat gauza ari dira
bertsoaren bazterrotan
gertatzen nahiz ta den-denak ezin
ditugun ekarri sokan
nola Iñaxiri bertso-paperok
idatzi berri berotan
zenbat Basarrik ez digute esan
ze onak garen bertsotan?

A. Martin
Baina batzutan teloi atzean
gauzak ez dira arrosak
apropiatu arren diskurtsu
berritu ta aproposak
nahiz ta esan “Zeinen ongi zabiltzan”
ta antzeztu euren pozak
askorentzako besterik gabe
gu ez gara graziosak.

M. Amuriza
Imajinatzen dugu Baxerri
bere gizonean adi
barberiara joan ta esertzen
horren kulto, horren handi
bizarginari ondo idatzirik
esan zion horren argi
jakin nahi nuke nik bizarginak
ze erantzun zion berari.

A. Martin
Moztu litezke bizarrak eta
moztu litezke buruak
estuasunak bihurtzen dira
lehen zirenak apuruak
orain aldatu arren bideak
ta batzutan helburuak
saritzen dira gorputz zurrunak
eta ahots seguruak.

M. Amuriza
Ez gara sortu plazan sartu ta
isilik munduratzeko
nahiz eta neskok sarri aritu
garen beldurtu antzeko
makinatxo bat bertso eder doguz
eta oraindik bukatzeko
ta ez gizonei kontra egiteko
baizik elkar laudatzeko.

*“Bum!” ahoskatu du.