Bertsos - View details To know more about this section
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Bertsoa entzun |
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Stanza name:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zenbat tinta isuri den
bi asteak pasatuta
probintzi oso-oso bat
manifetan kexatuta
badakizue ibili
nintzen ondo bazkalduta
eta bazkalostekoak
ere majo luzatuta
uholdeak gertatzea
nahiz ta ez den nere kulpa
Mazo naiz eta banoa
nere maleta hartuta
goizean esandakoa
hobeto pentsatu dut ta. (bis)
Besteei're esan nien
joder nik daukat perkala
orain dirudi nik sortu
nula hemengo ufada
horrelakorik gertatu
ez baldin balitz ojala
nahiz eta dagoeneko
egina dudan azala
denetik deitu didate
suabena kriminala
ta berriro esango dut
ni hemendik banoala
jendea ohar dadila
kontzientzia dudala. (bis)
Ta horrela agertu naiz
neroni masail gorriko
pentsatuz kazetaririk
ez ote da etorriko?
Ba, ez, ez dira agertu
gaurko hontan nerekiko
eta ez dakit hitzari
ondo diodan eutsiko
berez ez dira hainbeste
hildako berrehun ta piko
ba, ez, ez det aldegingo
hontan segiko det kito
Pedro Sanchezi ez diot
halako errez jarriko. (bis)