Bertsos - View details   To know more about this section

2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bilintxen Menda (2. 2024. Donostia)
Performance
2024-04-19 Donostia Jaialdia
Conductor
Larretxea, Ainhoa
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?

*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Txapela goitik jausi
zen han egunean
eta nolako poza
biharamunean
baina argi bat piztu zait
memori ilunean
bi mila ta hamahiru dut
nere albumean
orain bi sartu dizkit
curriculumean. (bis)

S. Lizaso
Hoitazortzi urte ta
sasoi bikainean
ni ez nintzen egoten
hasi ezinean
finala jokatu ta
haren ordainean
txapela eraman nuen
buruan gainean
poza eta pisua
neurri berdinean. (bis)

A. Arzallus
Ai, baina Sebastian
goazen pausuz pausu
larogeita seiari
egin diot kasu
txapela terapia
bezala daukazu
orduko argazkiak
ikusiz ai’zazu!
Berrogei urteotan
gaztetu zera zu. (bis)

S. Lizaso
Ateraldi horrek maiz
egiten dit grazi
baina hortaz pentsatzen
zertarako hasi?
Beti sentitzen dena
bertsoz adierazi
inoiz ez naiz ibili
lanetik ihesi
heldu ta gazteekin
kantatzen ikasi. (bis)

A. Arzallus
Txapelak ditu bere
aurki ta ifrentzu
hamaika norabide
beste hainbat zentzu
baina hitz hoien jiran
makina bat pentsu
Sebastian oraindik
sasoia badezu
berriro aurkezteko
moduan zaude zu. (bis)

S. Lizaso
Ez, ez, sorpresa hori
ez daukat gordea
nere buruarekin
galdu nun fedea
bertsoakin lotura
badaukat ordea
ta ni han ikustea
ez da nobedadea
entzuten gozatzea
ez al dut hobea? (bis)

A. Arzallus
Eta orain neuretik
beharko erantzun
nola bi mila beatzi
aipatu didazun
Maialenen agurra
nuen nik han entzun
barne emozioek
hamaika oihartzun
hark txapelak bezainbat
balio izan zun. (bis)

S. Lizaso
Berezia txapelak
dadukan dizdira
erabiltzen jakinik
behar dan neurrira
eta jarri gaitezen
gerora begira
txapelaz gozatzea
gehiagok desira
baginen, badira ta
etorriko dira. (bis)