Bertsos - View details   To know more about this section

2024-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Kattin Madariaga Apaolaza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-07-07 Lesaka Jaialdia
Conductor
Zapiain Arlegi, Ekhiñe
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Madariaga Apaolaza, Kattin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Herri txikietako egoera ez da erraza izaten. Gazte anitzek herritik joan behar izaten dute ikastera edo lanera; hori izan da Kattin zure egoera, kanpora joan behar izan duzu lan bila. Lesakara tarteka bueltatzen zara, ez nahi bezainbertze. Kattin, ez zenuen uste San Ferminetan Lesakara itzultzeko aukera edukiko zenuenik, baina bueltatu zara sorpresaz. Uste zenuen denek pozez hartuko zintuztela sorpresa horrekin, baina, Maialen ama, ez da hainbertze harritu San Ferminetan itzuli zarela ikusita.

Description

Melody
Durangotik gorako
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Kattin Madariaga Apaolaza

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Urruna joateko
zure afanean
aunitz tristetu nintzen
ni ama planean
hortara ohitutzeko
jardun naiz lanean
zertara zatoz berriz
ohitu nintzanean? (bis)

K. Madariaga
Lanean libre eta
herrira bixita
ta zer bilatu dudan
hona etorrita
hala aurkitu baitut
nahiz ez den polita
giltzak eduki eta
atea itxita. (bis)

M. Lujanbio
Nahiz beti dagon zabal
amarenekoa
zure bizia dezu
beti kalekoa
gosetzen zeranean
etxe aldekoa
hau da zure hotela
bost izarrekoa. (bis)

K. Madariaga
Baina plot twist batekin
joan da pelikula
aldaketa bat baita
gainera mardula
ez dakit, “Zer moduz?” bat
irri bat… sekula!
Gero erraten duzu
maitatzen nauzula! (bis)

M. Lujanbio
Ohea egin dizut
eman dizut jaten
ez dakit inork gehio
maitatu zaitzakeen
Iruñan hor zabiltza
zu zokoren baten…
Lehen plot twist ta holakoik
ez zendun esaten. (bis)

K. Madariaga
Iruña ta Lesaka
bi herri, bi mundu
izan ditut miloi bat
kanbio inguru
ta maitatzen nauzula
al zaude seguru?
Attak zer moduz nagon
behintzat galdetu du. (bis)

M. Lujanbio
Attak eta zuk beti
dezute imana
zuek elkar hartuta
erruak nigana
baina zuk ere kulpa
biok erdibana
lehen amaren ihesi
ta orain amagana. (bis)

K. Madariaga
Badauzkazu mezuak
nireak abaila
pixka’t maita nazazu
ez da horren zaila
begira eginen dut
hartuz abantaila
aldatu nere etxe
horreri sarraila. (bis)

M. Lujanbio
Baduzu jenioa
eta osasuna
seinale bizitza ondo
juana zaizuna
nik nahi dedana esan
ta zuk nahi duzuna
beti izan da hola
gure maitasuna. (bis)

K. Madariaga
Espero nuen poza
eta zoriona
baina antza hauxe da
etxean dagona
aitortzen dizut ama
eta ez da broma
ama bat zara baina
ez hain ama ona. (bis)