Bertsos - View details   To know more about this section

2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-08-29 Donostia Jaialdia
Conductor
Gaztelumendi Arandia, Unai
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Iguaran, Oihana
Maia, Jon
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela.

Description

Melody
Oihaneko pagoak blai
Stanza name
Kopla handia

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia

Stanza name:  Kopla handia 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Denak jartzeko alerta
hobe dirua komenta
adi turista pintxo bakoitzak
balio du tres cincuenta. (bis)

N. Elustondo
Ta zerbait gehituaz horri
turista jendea sorry
donostiarrak zozoak dira
ta ez zaitezte etorri. (bis)

O. Iguaran
Donostia ez da desberdin
zeukan nortasuna... Enfin!
Zure hirian ere badaude
MacDonalds, Zara, Burger King. (bis)

J. Maia
Ta turista imajina
kotxez helduko bazina
Europan dagon garestina da
Bulebarreko parkinga*. (bis)

N. Elustondo
Ez dago parking ederrik
eta ez dago altxorrik
ta zezenketak egiten dira
urtean bitan bakarrik. (bis)

O. Iguaran
Ai! Eta Kontxako jiran
sorosleik ez da aski han
ta karabelak dabiltz gainera
ia zortzi ito ziran. (bis)

J. Maia
Grosen surfista karneta
ahaztu zazu Ondarreta
bakar-bakarrik salbatzen dira
Altza eta Bidebieta. (bis)

N. Elustondo
Metro eta bere obra
ez joan Kontxa ondora
beste bat gehio joanez gero
hondoratu egingo da. (bis)

O. Iguaran
Ta ojo pintxo dosia!
Tabernetan erosia
iaz alerta haundia izan zan
hemen salmonelosia. (bis)

J. Maia
Donosti bada betea
hor da Zumaia maitea
baina mesedez ez okurritu
herri hortara joatea. (bis)

N. Elustondo
Hegan hainbeste bertute
ikusiko zendun zuk’e
usoak nonahi agertzen dira
ta kaka egiten dute. (bis)

O. Iguaran
Neretzat azken prediku
arren etxean gelditu
behinola izan zen talderen batek
berriz armak hartu ditu. (bis)


* “Parkina” ahoskatu du.