Bertsos - View details To know more about this section
2024-11-03 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
| Bertsoa entzun |
2024-11-03 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mantxi
Maratoi erdi bat da
hura pausuz pausu
ta astebeten faltan
presaka jo ta su
hemengo ta hango minez
heldu zera aizu
esperantza neregan
jarrita daukazu
baina igual Lurdesen
probatu ezazu. (bis)
N. Elustondo
Ez zara konfiantza
handiaren jabe
ikusi nauzunean
zure parez parez
berdin zait transfusio
edota jarabe
Lurdesera joan gabe
nahi nuke halare
Behobia bukatu
entrenatu gabe. (bis)
Mantxi
Jarabe edo EPO
hasi nahi jo ta su
nerekin esperantza
larregi daukazu
txorakeriarikan
ez egin indartsu
karrera bukatzeko
gogotsu zaude zu
baina zeure buruaz
buka dezakezu. (bis)
N. Elustondo
Horrek sortu al dizu
halako dilema?
Ni gustora sartu naiz
kontsultan barrena
zure iragarkiak
bazeukan herrena:
“zatoz eta lortuko
duzu nahi den dena”
ez al zinen edozer
egin zezakeena? (bis)
Mantxi
Marketina da hori
eskaparatean
edozer egiten det
bertan esatean
baina ilusioa
ez dezu apartean
pixkanaka hasteko
ta ez jo ta kean
nerekin apuntatu
kros mixto batean. (bis)
N. Elustondo
Hartzen ote didazu
hortarako pinta?
Ez jarraitzea askoz
hobe dut apika
alperrik aritu naiz
hona etorrita
entrenatzen hasiko
naiz laster korrika
ertzainen furgona bat
atzetik jarrita. (bis)
