Bertsos - View details To know more about this section
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Ibarzabal
Zazpi argazki ilaran jarri
ta ze irudi potente!
Gaur publikotik begira nago
nostalgia baten menpe
garai horretan ez baitzebilen
gure eran nahiko jente
ta ikasi gendun bihurtzen ia
elkarren erreferente. (bis)
M. Lujanbio
Oraindik ere hemen herriak
dio “Aurrera mutila!”
arratsaldeko seietan eurek
partida bat borobila
ta guk jaietan eta goizeko
zortzitan partida pila
ta eurek belar artifiziala
eta guk berriz grabilla! (bis)
A. Martin
Oraindik ere dezibeletan
baxuago dute hitza
oraindik ere zail dute erosten
etxebizitzaren giltza
oraindik ere ezberdina da
baten ta besteen bitsa
oraindik ere euren patrikak
galtza motzetan dabiltza. (bis)
N. Ibarzabal
Ta guk grabillan urratu arren
iztarrak eta zintzurrak
maiz ahanzturan erori dira
lortutako garaikurrak
gure aipamenak ta albisteak
arinak bezain laburrak
batzuk tortilla eta ogia
eta guk berriz papurrak. (bis)
M. Lujanbio
Nola gizonak bihurtu diren
businesserako* pieza
emakumeak ailegatuta
prentsan ere linpieza
alde batetik ba ezta txarra
fokoetatik ihesa
osasungarri egin zitzaigun
izar izan nahirik eza. (bis)
A. Martin
Ta zulo beltzak izar ustea
askotan bihurtzen du ke
euren giharrek nahiz eta behar
glukosa eta azukre
ez dute mansio, etxezarrik
euren koleten arkupe
baina oraingoek telebistetan
Irabazi arte** dute. (bis)
N. Ibarzabal
Ta horri esker zabalduz gero
gure futbolaren fanak
gehiago estutuko dira agian
gure arteko harremanak
gogoan ditut mundialean
telebistetan esanak
nik urrutitik usaintzen ditut
Rubiales klase danak. (bis)
M. Lujanbio
Badira izarrak ta Alexiak
orain badu propaganda
baina gureak ezin Chelsea*** ta
Olympique**** Lyonen langa
orain gazteek Irabazi arte
dute egia esanda
ta guk orduan partidotxoa
eta Hernanin parranda. (bis)
A. Martin
Hantxe ibiltzen ginen ta oinak
kalimotxoz zerri-zerri
dena aldatu da nahikoa denik
nahiz ezin dugun igerri
pentsa dezagun ze etorkizun
pentsa dezagun ze herri
batzuk Yasuda eta Kutxabank
bestek Mamut ta Ogiberri. (bis)
* “Bisneserako” ahoskatu du.
** Neska gazte futbolariei buruzko telesaila.
*** “Txelsi” ahoskatu du
**** “Olinpik” ahoskatu du
