Bertsos - View details To know more about this section
2025-07-25 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto
2025-07-25 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto
Stanza name:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Rekondo
Edadeana kolpe latza da
ez al dezute nabari?
Bestela denok jarri zaitezte
ixkina hontara adi
Aitor badoa behera
ai! Posible ote da?
Nahiz eta ari den ari
ehun da hamar plaza eitten zittun lehen
orain bakarrik ehun da bi. (bis)
A. Mendiluze
Hori ona edo txarra ote den
pentsatu behar zenuke
egia da bai hainbat plazatik
hots egin izan digute
lehen ehun da hamar pasa
ta zeuk ‘e zeure kasa
berdin nahi zenduke zuk’e
falta zaizkizu laurogei plaza
eta hogeita hamar urte. (bis)
A. Rekondo
Nereak uaindik hori-horia
nahiz ta daukan ilajea
urteen joanean pixka’t okertu
egin zaio musajea
zeren ta lehen parrandan
zebilen goiko langan
zer nolako biajea!
Ustekabean iritsi zaio
lau eguneko ajea. (bis)
N. Ibarzabal
Joe! Ze pena! Ez ote nago
horren itxura gazteko?
Arrazoi duzu hamaika aje
izaten ditut asteko
berrogeirik ez daukat
hogetamarren maukak
badira zahar antzeko
ta igual gehiegi parrandarako
drogak probatzen hasteko. (bis)
A. Rekondo
Zahartzaroa suma liteke
ilea dela medio
lehenik urdintzen hasten da eta
gerora dator erio.
Julio gaur ezagutu
ta ez det nahi egurtu
nahiz zahartzen doan redio
tabernatikan hona bidean
lau kana irten zaizkio! (bis)
J. Soto
Kontserbatzen naiz hain elegante
bizi naizela suerteko
baino ahal dela besteei hainbeste
inbidi ez izateko
alperrikan zabiltza
jan ‘zazu beraz hitza
nago itxura gazteko
kanak propio pintatzen ditut
zaharragoa emateko. (bis)
