Bertsos - View details   To know more about this section

2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Abuztuko lehen igandea da, Lekeitioko hondartzan eguzkia hartzen ari zara zure oporretan. Irlandatik etorritako turista bat zara, eta bat-batean jende multzo handi bat jarri da, bata bestearen aldamenean, esku artean kartel bana dutela. Behin betiko txanpa etxera dio kartelak. Sarek Euskal Herriko hamaika hondartzatan antolaturiko mobilizazioetako bat da. Bozgorailuetatik hizlari batek hala esan du: “Behar eta merezi dugulako, behin betiko txanpa etxera, behin betiko euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!”. Eta toalla gainean etzanda zaudela burua martxan jarri zaizu.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Itsasoaren bista ikusiz
lasaiago nengoen lehen
bat-batean hor azaldu dira
pankarta, oihu ta kemen
esanaz nola oraindik ehundik
gora euskaldun preso dauden
itxura denez gauza gehiegi
ez dira aldatu hemen
gaur hogei urte etorri nintzen
ta orduan ere hor zeuden. (bis)

Irlandan ere bizi izan dugu
ta buruz harantz goazen
han akordio bat egin gendun
oraindik gabiltz zarratzen
ta hemen berriz kontuak egin
ziren oker ala zuzen?
Hoixe pentsatzen nago kartela
daukatenei begiratzen
gerra galtzea baita kulpa bat
ez dena inoiz barkatzen. (bis)

Eta ni hemen neure toalla
krema, sonbrilla ta jira
oporretara heldu naiz baina
ezin dena izan biba
hor doaz euren pauso motelez
banderei tira ta tira
nik haiekin bat egin behar dut
ta eurekin joan herrira
hau dena ez da konponduko ta
itsasoari begira. (bis)