Bertsos - View details   To know more about this section

2025-12-14 Etxebarre Plaza librea [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Nahia Etxeberri Lopepe

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-12-14 Etxebarre Plaza librea
Gai-emailea
Alkhat, Xan
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Maddalen
Etxeberri Lopepe, Nahia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Unibertsitatean ikasle zabiltzate, apartamentu berean kolokak zarete. Astelehen oroz ber errituala duzu Nahia; amak prestatu gamelak edo Tupperwareak hozkailuan ematen dituzu. Maddalen, astelehenero jeloskeria sentitzen duzu.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-12-14 Etxebarre Plaza librea [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Nahia Etxeberri Lopepe

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arzallus
Ostiraletan joanik berriro etxera
astelehena heltzean nolako afera
zurekin elkartu nahi nuke nik jatera
asteko sei gamela ez al da sobera? (bis)

N. Etxeberri
Iganderako ere atxiki dut bata
ta amak prestatu dit jantzia, zapata
ta zuk zure xokoan hor bakarrik alta
ainitz maite naute ta ez da ene falta. (bis)

M. Arzallus
Batzutan sobera da halere jakizu
hainbeste maitatzea ez delako haizu
astero sei gamela handi eta pisu
ta omeleta egiten ere ez dakizu! (bis)

N. Etxeberri
Omeleta egiten nahi nuke jardun
baina nik errezeta ez baitut ezagun
ta ez gira deusentzat gu biak ez lagun
ondoko egunetan parteka dezagun. (bis)

M. Arzallus
Partekatzea ona delako tarteka
baietz esanen dizut, hala nahi nuke ta
ekarri odolkia, ekarri txuleta
ta nik eginen dizut zuri omeleta. (bis)

N. Etxeberri
Ta gozatuko dugu apairu bakoitza
izan dadin beroa, izan dadin hotza
ja amagana noa ta eginen dut ontsa
galdegin behar diot razio bikoitza. (bis)