Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lankideak zarete. Bi urtez greban egon ostean konpondu da azkenean auzia. Lantokiko aldageletan zaudete, eta lanean hasteko txirrina joka hasi da.

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Laguna ez dut gaur poz handirik
berriz hemen izatean
nahi gendun beste lortu ezina
ta zelan egon pakean?
Berriro ere takilan sartu
Caballiton jo ta kean
berriro gara gu bi buzodun
caballeroen artean.

A. Egaña:
Borroka latza burutu degu
atzapar eta haginez
azkenerako zertxobait lortu
borrokaren eraginez
seguru asko ez da izango
oraingoz aski da zinez
ta Caballiton segi beharko
astoarena eginez.

I. Elortza:
Berriro ere hementxe bueltan
berriz nagusiengana
burua erdi makurtu behar
horixe da gure drama;
Caballitora sartu berriro
eta berriz asto lana
goikoentzako irabazia
eta geuretzako zama.

A. Egaña:
Hasierako helburu oro
nahiz eta ez degun bete
bi urte luze joan zaizkigu
ez dugu etsi derrepente;
nere iritziz lortua degu
nahi genunetik dexente
buru erdia makurtu degu
baina beste erdia tente.

I. Elortza:
Sindikatuan afiliatu
eta haien militante
zalantzarako ere izan dut
nik Andoni nahiko tarte:
hemen makurtu eta makurtu
ez gabiltza elegante
nik asto lana ez dut egin nahi
lau hankatan amaitu arte.

A. Egaña:
Zu triste zaude neroni ere
ez nago guztiz alaia
erdi ipurdi bukatu baita
behin hasi gendun bidaia.
Pasa dezagun lantokiraino
zatitzen gaituen raia
ta ia lehenbailehen iristen zaigun
bokadiloan garaia.