Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Aturritik Ebrora herri bat badela Belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hain herri haundi ta berezia
txiki geratzen dago hasia,
ta kabitzeko borroka hori
ez du berak merezia. (bis)
Maiz joera itsusia,
borroka eta auzia,
gorrotoa nagusia.
Belaunaldi hontan bukatzea da
eskatzen dedan guzia,
ondorengoek ez ikustea
geuk maizegi ikusia. (bis)


Jantzi beharko degu balorez
lehen jantzi zena odol kolorez,
nahiz eta jakin hori ez dela
hola aldatuko berez. (bis)
Ekin behar da adorez,
hobena geuretzat gordez,
borrokatzen jardun ordez,
alperrik baita askatasuna
eskatzea hitz dotorez;
geure ekintzez azal dezagun
merezi degun edo ez. (bis)


Nik pentsatzen det zer geran ari
bidea emanez beti gerrari,
nahiz eta jakin izango dela
hortatik pena ugari. (bis)
Gaur lagunduz hurkoari,
denak lasai, denak adi,
gauza ederra da hori;
ez politika, ez izaeren
bereizketan ez erori,
hau da neronek gerokoentzat
utzi nahi dudan Euskadi. (bis)