Bertsos - View details   To know more about this section

2006-02-11 Beasain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-02-11 Beasain Lagun-artekoa
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-02-11 Beasain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza: Afalondoan kontu-kontari
hemen geunden oso lasa
eta nahi baino bizkorragoa
denbora baitzaigu pasa
lanean hasi behar degula
hartu nahi nuke arnasa;
aurrea ere libratu dute
beraz gurea da plaza. (bis)

A. Egaña: Gabon lehenengo ta on daigula!
Berrogei lagun inguru;
berrogeita hamar izan gintezke
ta zu ta ni buruz buru;
entzuten al den ez den entzuten
ez nago oso seguru;
gaur egunean mikrofonoa
ere birtuala dugu. (bis)

X. Amuriza: Mikrofonoa moskeatu da
zerbait adierazi nahita
eta Andonik hasi dunari
ni hemen nator jarraika.
Hik buruz buru diok Andoni
ez al huen jo nahi gaita?
Gorputzez gorputz esan dezagun
burua dudazko baita. (bis)

A. Egaña: Orain denetik entzun liteke
doinua eta zarata;
nik buruz buru aipatze hutsaz
sartua ote dut hanka?
Zuk bururikan ene Xabier
inola ez dezu falta;
buru bat behintzat izan behar dezu
buru gogorra zera-ta! (bis)

X. Amuriza: Seinaleren bat aurkitu duzu
nire buru gogorrean;
bulto pixka bat badaukadala
nago aitortu beharrean.
Maiz aurkitu naiz ridikulo bat
egiteko indarrean;
egitekotan egin dezagun
bi kamera hoien aurrean. (bis)

A. Egaña: Gure aurrean kamarak daude
hauxe da hau panorama!
Zuk parregarri geratutzeko
beldurra dezu ai ama!
Uxatu hori beti bezela
burutuko dezu lana;
zu omen zera gure artetik
gutxien zahartu zerana. (bis)

X. Amuriza: Ez dago gaizki piropo hori
entzunak ditut hainbeste;
behin honezkero ez naiz joango
piropo hobeen eske.
Gutxien zahartu naizela eta
badut hainbeste sineste;
ni naiz gutxien zahartu naizena
ta gutxien naizen gazte. (bis)
A. Egaña: Nik botatako ateraldia
zuk hartu loretzat edo
baina Egaña bihurria da
badakizu honezkero;
nere hitzetan gauza goxorik
Amuriza ez espero:
fosilek fosil segitzen dute
behin fosildu eta gero. (bis)

X. Amuriza: Bizkaian bazen pertsonaje bat
izena zuen Hamalau;
munduan bira egin zuen ta
gure memorian dirau.
Fosildu banaiz zahartu banaiz...
zer katramila da ba hau?
Zahartzen segitu beharko diat
inork akatzen ez banau. (bis)

A. Egaña: Hara Xabier nun piztu zaigun
sagardoaren usaian!
Saioa gogoz hasi ote dun
neroni nengon ezbaian
baina nolako gerrero planta
azaldu dun orain mahaian!
Kasta bikaina erakusten du
ziztatzen duten garaian. (bis)

X. Amuriza: Ziztatzekotan ta gogo haundiz
heldu gaituk Beasaina;
kezka badiat emango degun
itxoiten duten tamaina.
Entzuleetan batzuk bazeudek
moldatzekoak gu aina;
gaizki esan diat, barka; "Gu" hortan
hi ez haiz sartzen Egaña. (bis)

A. Egaña: Disimuloan aipatu dezu
nere laugarren txapela;
nik gutasuna hartzen det aintzat
ez naiz halako txepela.
Baina nolanahi gaur entzun zazu
maiz esan dedan bezela
nere nitasun dizdizarian
iturburu zu zinela. (bis)
X. Amuriza: Izan nitekeen iturburua
edo zerbaiten atea
ta gertatu da Egaña sua
eta ni naizela kea.
Segitu ezak bosgarrenera
puskatu arte katea
legezko baita asko daukanak
gehiago nahi izatea. (bis)

A. Egaña: Zuk esandako arrazoi horrek
baditu bi-hiru gako:
anbizioa ez da sanoa
hala aitortu beharko;
laugarrengoa pozik hartu det
ez laugarrena delako
baizikan eta nun ta Bizkaian
diferentea zelako. (bis)

X. Amuriza: Hazaina hori han gertatzeaz
oso harroturik nago
ta esan nuen "Mutiko horrek
jantziko ditu gehiago".
Esaera da "Edadeakin
gizakia okerrago"
ta hontan berriz esaera da
"Zaharrago ta Egañago". (bis)

A. Egaña: Esaera hori balizkoa da
balizkoa ta hala're
oraindik ere senti ninteke
gizon gazte baten pare.
Mutikoana eskertzen dizut
inungo dudarik gabe;
klaro Xabier gure artean
hogei bat urte badaude. (bis)

X. Amuriza: Hogei urteko aldea dago
hoiek hitz haundiak dira;
nik bi txapel ta hau lauren jabe
ta hona hemen begira;
oreka ere egin daiteke
eguzkitik ilargira
nere buruko ile batzuek
zurera joango balira. (bis)

A. Egaña: Ezinezkoa zure lehenengo
txapel gabe iristea;
nik laugarrena ezin nun jantzi
hori da nere ustea.
Bale, ileak banatu ezkero
ez da seinale tristea;
konforme nago ta onartzen det
hiruna txapel uztea. (bis)