Bertsos - View details   To know more about this section

2005-02-25 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Performance
2005-02-25 Elgeta Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Arozena, Estitxu
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lizaso aita eta Arozena alaba. Lizaso alkatea da. Azken urteotan herrian etxeak egin eta egin ari dira. Estitxu zerrenda guztietan apuntatu da, baina ez zaio bat bera ere tokatu.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-02-25 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Arozena:
Nere izena beti eman dut
bateko eta besteko;
adina badut gurasoaren
etxetikan joateko.
Seguru aita aritzen dela
tranpetan denen antzeko
baina ziur berak egiten dula
niri ez egokitzeko. (bis)

S. Lizaso:
Hara alaba zozketarekin
al dezu buruhaustea?
Hori zortean esku dagola
nahi dut adieraztea;
zure morroi ta neskame gara
ni ta nire emaztea;
lehen etxe baten agintzen dezu
zertako dezu bestea? (bis)

E. Arozena: Ez da errexa aitan ahotik
holakoak aditzea
bere ondoan pasatua dut
elkar bizitza luzea
ta mahai gainean jarritakoa
baldin bada agintzea
zuk herri osoan agintzen duzu
zertako duzu etxea? (bis)

S. Lizaso: Udaletxeko langilea naiz
ene alaba maitea
baina hala ere ez dut posible
zorteai eragitea
ta nere esku ez dago ezer
komeni da jakitea:
ni neuk ere poz hartuko nuke
etxetik aldegitea. (bis)

E. Arozena: Zure hitzetan nabaritzen da
gazteekiko inbidia.
Badakit ziur ni joatea
ez litzakeela oparia
poztu egingo zinatekeela
nolako aho haundia!
Negar egingo zenuke eta
ez zen lehenengo aldia. (bis)

S. Lizaso: Barkatu baina orain ez nago
garai bateko trantzean;
sentibera ta malko haundiak
utziak dauzkat atzean.
Ahal baldin bada tranpa pixka bat
eginez udaletxean
etxe berrira ni neu joango naiz
ta zeu gelditu etxean. (bis)