Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-10-19 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Elortza, Igor
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Egun eguzkitsu batean Bilbon paseoan zoaz. Guggenheimekin egin duzu topo, eta pentsakor jarri zara.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik pasiuan esaten dizut
normalki kaixo ta aio
baina gaur beira hor gelditu naiz
hor zaude etxe arraio
zilegitasun sendo batekin
sekula baino lasaio
zure titanio xaflen sail hori
euri ta eguzki karrai
hamar urteko bidea eginda
dizdira ere juan zaio!

Baina dotore dituzu formak
dotore dituzu ertzak
azala nahiz ta zikindu euriak
eta autoen ke beltzak
aspaldiko amets haundinahiak ta
hamar urteon ametsak
hiria zenbat aldatu duzun
kanpokaldetik bai behintzat;
Bilbo berri bat asmatu dezu
Bilbo bat kanpotarrentzat.

Gogoratzen naiz gaur hamar urte
genbiltzan estu ta larri
salatzen gendun zure eraikuntza
beste molde bat aldarri.
Hau da hemen kultur politika bai
efektista negargarri
zu geroztikan ere holakoak
egingo dituzte sarri:
oinarriari dirua kendu
ta eskaparateai jarri.