Bertsos - View details   To know more about this section

2007-07-25 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-07-25 Errenteria Plaza librea
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-07-25 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Itzal kontuak sortu litzazke
ez dakit zenbat komeri
eta itzala argitzea're
ez ote zaigu komeni?
Urte batzuen jabea naiz ni
mutil gaztea zedori
eta bizitzan bertsolaritzak
du aldaketa nabari:
lehen itzala egiten nizun
ta aurki berriz zuk neri. (bis)

A. Arzallus: Ez zazu uste nere itzalik
badaukazula jadanik
baina hala ere nere ahalegina
beti fin egingo det nik.
Gure aldea zertan dagoen
kantatuko det hemendik:
itzal haundirik ez du Lizasok
Amets Arzallusengandik
ta honek txapela jantzi zunean
sehaskan nengon oraindik. (bis)

S. Lizaso: Nik hoita zortzi urte orduan
ta zu bizitzen hasia
galdetu gabe histori dena
zerorrek adierazia.
Baina geroztik berezia da
zuk izan dezun grazia:
zure aita ere bertsolaria
hark erein zuen hazia
beti gogoan eraman zazu
sehaskatik ikasia. (bis)

A. Arzallus: Sehaskan bertan jasotzen denez
ate askotako giltza
zuk'e aitangandik ikasi eta
plazarik plaza zabiltza.
Laroita seia zu txapelduna
hura izan zen baldintza
ta nik bi urte ta amak dio
pentsa nola dan bizitza!
"Aupa Lizaso" esan nuela
nere lehenbiziko hitza. (bis)

S. Lizaso: Beraz hizketan hasi zinaden
eta goxotasunean
seguru ama're poztu zala
gauz hori entzun zunean.
Eta gerora bertso kantari
hemen biok zuzenean;
eta begira ze etorkizun
zegoen zure senean;
nik "Aupa Amets" esango dizut
irabazten dezunean. (bis)

A. Arzallus: Ondo esana legokeela
arrazoirik ezin kendu
baina hala're neure bidean
firme nahi nuke mantendu.
Irabazleak beti izaten du
piropo eta lausengu
txapeldunari animo hitzik
ez zaio behar zuzendu
nahiago nuke galtzerakoan
esango baldin bazendu! (bis)