Bertsos - View details   To know more about this section

2008-07-26 Arano Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-07-26 Arano Lagun-artekoa
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-07-26 Arano Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Lazkano: Ume giroan pasatu nuen
gaztedi edo sasoia
ta noizbait gizon eingo ote ginen
gendun gure arrazoia
bainan oraingo bizibide hau
jarri zaigu ia doi-doia.
Azkenerako bihurtua naiz
seme alaben morroia.
J. Agirre: Beraz gaztetan izan zenduen
gizon egiteko plana
ta adinera iritsi ginan
pittin bana, pittin bana
baina gauza bat esango dizut
nere Lazkano laztana:
andreak ez du gizon egiten
berez gizona ez dana.
166
I. Lazkano: Arrazoi igual izango dezu
baina ez naiz sartuko hortan.
Nik ekin diot gaurko egunez
zer dena esatekotan
gure gisara ikusi ohi det
gaur egun etxe askotan:
haurrak ekartzen dituzte baina
zaharrak hazteko asmotan.
J. Agirre: Bejondaizula lagun zahar maite
gauza hortan ondo zaude!
Oraingo guraso gazteak noski
benetan bizkorrak daude.
Egina nago aspalditxotik
zazpi bilobaren jabe
baina haiek laister juaten dira
aitonaren beharrik gabe.
I. Lazkano: Guk baina askoz urte gehiago
pasa dituzte ikasten
eta noraino helduko diran
guk eskas ta buru hausten...
Nolabait ere zer lezioak
hoiek hartuak dituzten:
txortan bai baina haurrak hazitzen
ia inork ez du ikasten.
J. Agirre: Aizu Lazkano! Pentsatzen nago
aurrera joan ote zean
eta nik ere hitz egingo det
beharbada zure klasean.
Disputa hontan ez leike jardun
hemen denbora luzean:
haurrikan ere ez zan sortuko
txortan asmatu ezean.
167
I. Lazkano: Nolabait ere etorkizuna
txortatik behar da hasi.
Horretarako dagoenari
zertarako galerazi?
Baina nik nere bertso hauetan
nahi nieke adierazi:
haurrak egin nahi baldin badira
hazitzen ere ikasi.
J. Agirre: Egin ta hazi denak egiten
ez da gauza erosua.
Pixkat mudatu behar det orain
ari degun arazua.
Garai batean ez zan besterik:
dena infernua ta sua...
Nahi ordurako ez gendun probatu
holako gauza gozua!
I. Lazkano: Beraz nik nuen arazo bera
izana zenduen zuk'e.
Zer gaztaroa pasa genduen
sermoi triste batzun truke!
Oraindik ere jesukristonak
hortan egingo nituzke
garai haietan ahorratuak
orain balio balute.
J. Agirre: Baina Lazkano ez du balio
hori geroko uzteak.
Orduko apaiz zahar haiek ziran
gure etsai ta trasteak:
berak neskame bana etxean
ahal baldin bazan gazteak...
Hala're haiek santuak ziran
pekatariak besteak.
168
I. Lazkano: Eta guk berriz tonto-tontoan
haiek esna sinetsi.
Horregatikan gu ez ginaden
gozatutzera iritsi.
Nere partetik gaurko gazteei
nahi nieke erakutsi:
gaur egin leiken gauza politik
biharko inork ez utzi.
J. Agirre: Guk ere ez gendun gaztetan falta
sasoirikan eta grinik:
nik'e banuen elemento bat
beti errenditu ezinik!
Esaten zidan "Hi tonto horrek
neretzat ez al duk lanik?".
Aspaldi hontan ez da mogitzen
ez det uste bizi danik.
I. Lazkano: Uste det denok jasan degula
Agirrek hainbat pekatu.
Garai bateko amets guziak
zaizkigu korapilatu.
Nahiz eta leheno beti goian zen
sapaia edo teilatu
orduan gorde ezinik eta
oin berriz ezin bilatu.
J. Agirre: Lazkano eta ni ari gera
gauzak garbi hitz eginez
behar baldin bada zenbaiten ustez
aiko gera huts eginez.
Lehengo bertso hortan egia esan du
aitortzen dizutet zinez:
nun dan seguru jakinda ere
hala're bila ezinez.
169
I. Lazkano: Era hortako aldakuntza asko
eskeintzen baitigu lurrak
beti ez dira arkitu ezin
oso terreno samurrak.
Garai batean luzeegi eta
gaur berriz nahiko laburrak...
Erdi brometan ai gera baina
denak ez dira gezurrak.*