Bertsos - View details   To know more about this section

2008-09-20 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-09-20 Aizarnazabal Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Elkarrizketa arraro bat egingo dugu orain; beraz, presta zaitezte. Hemen daukagu San Migel santua, Lizaso, eta San Migel botila, Egaña.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-09-20 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña: Diferenteak gera gu biok
garbi geratu dadila!
Garai batean santu zu zinen
fededunen marabilla
baina garaiak aldatu dira
nagusitu da botila:
zuk aldare bat bakarra dezu
ta nik mostradore pila.

S. Lizaso: Azken boladan nahiz aldakuntzak
ikusten diran nabarmen,
Aizu botila! Zuk ez daukazu
santuak hainbeste kemen.
Horren lekuko zenbait igande
edota zenbait astelehen:
askok nerekin sinesten dute
zurekin ase ondoren.

A. Egaña: Bat burumakur etortzen bada
alaitu leike zeharo
isila ere botilai esker
hiztun bihurtzen da klaro
benetan alai ipintzen det nik
triste zegona lehenago...
Nik milagroak egiten dakit
santuak baino gehiago.

S. Lizaso: Zure milagro bakarra degu
pixa-larri behartua
nolabait ere bota behar da
botilatikan hartua.
Aizernazabalen gaude eta
proposa zazu tratua:
bat kentzekotan nor kentzen duten
botila edo santua.

A. Egaña: Botila eta santuak biok
behar genuke hitz egin.
Azkenerako konpainia hau
bilakatu zait atsegin.
Herri honetan festa egiten da
gugatikan ta hau jakin:
zure omenez egiten dute
ta nere laguntzarekin.

S. Lizaso: Fedea dena galdu zen eta
tragoak hartu indarra.
Ez ote dago gauzak lehenera
noizbait itzuli beharra?
Aldaretikan begira nago
ta hau da martxa kaxkarra
Sanmigeletan San Migel baita
edaten ez dun bakarra.