Bertsos - View details   To know more about this section

2009-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-07-31 Altzo Jaialdia
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gizakion arteko harreman eta maitasun kontuetan mila teoria, ikuspegi eta praktika daude, noski. Dena den, asko kostatzen omen zaigu, zu eta ni izateari utzi eta gu izatera pasatzea.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neronek neure esperientzia
kontatuko dizut hara:
hamar bat urte da neska batek
ein zidala besarkada
zortzi urtean hor ibili naiz
orain hona orain hara
eta oraintxe pare bat urte
jaio zen lehen alaba
bi ginenean bi izan ginen
ta orain hiru bat gara. (bis)

Ta egia esan bizitza hala
da errezago joaten
buruaz barik bihotzez jokatu
eta zer eman dezakeen
gehitu egiten baita mundua:
bat gehi bat inoiz ez da ken.
Mundu honetan jakin behar da
geure onena ematen
eta ahal bada aldi berean
bat baina bana izaten. (bis)

Azken batean kontatu dizut
bizi bat oso normala
haundi izateko jakin behar baita
baita izaten apala.
Nik ahalegina egin nahi nuke
beti bizitzeko hala
besteekiko errespetuan
norberak gura bezala
eta nahi nuke alabak ere
hoixe ikasi dezala. (bis)