Bertsos - View details   To know more about this section

2010-06-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-06-11 Soraluze Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hauek dira larunbat gauero herriko taberna guztiak ixten dituztenak. Tabernak itxi, elkarri bizkarretik heldu, eta "Mendian gora" kantatuz joaten dira mendian dagoen beren etxera.

Description

Melody
Mendian gora haritza
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-06-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:

Utzi degu enparantza
ta hartu degu norantza
zure itzalai hartzen diot nik
mamu baten antza.
Goazen aldapa gorantza
bilintxi eta balantxa
bart arratsaldez aldapa zahar hau
ez al zan beherantza?


A. Egaña:

Orain pota orain txisa
larunbateroko gisa
atzo beherantza baina gaur gorantz
daukagu pendiza
kristo eginda gabiltza
arnasestuka nor mintza?
Taberna goian jarriko nuke
Jainkoa banintza! (bis)


J. Maia:

Aldapari atakean
ez gaude sasoi fuertean
hobe Don Simon hartuta gerau
bagina parkean!
Paparra bete-betean
kantuan edo kantean
Duo Plaentxi gera gu baina
bertsio merkean. (bis)


A. Egaña:

Nik balantzaka kojua
Josek marrua, ujua
zoritxarrean gaur sentitzen naiz
benetan lur jua.
Lehen duoa ze lujua!
Orain ni txintxo nijua
bera altutik hasi da baina
bajutik dijua. (bis)


J. Maia:

Ez markes eta ez konde
gu gera kaleko jende
ostiraletan bukatzen degu
ardoaren mende.
Hasi naiz “Ándele ande
allá en el rancho grande”
eta tipuak esan ez dit ba
“¿ Dónde está dónde?". (bis)


A. Egaña:

Nik daukat moxkor tankera
mozkortua dago bera
behetikan gora nekez goaz gu
aisa joan behera.
Goizeko seirak aldera
iritsi Karakatera
joan eta joan etxe paretik
pasa egin gera. (bis)