Bertsos - View details   To know more about this section

2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-03-11 Zestoa Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hauek dira bi zestoar guraso, beren alabak futbolean oso onak direla eta orain Europara omen doazela, Belgikara, eta kezkatan daudenak, "zer kirol klase egingo ote dute gero gure alabek Europan?".

Description

Melody
Gaixo nengoen joan dan aspaldin
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:
Guraso batek hainbeste kezka
izaten ditu gertu-ta,
nik'e badauzkat gauza batzuak
nere buruan sartuta:
hainbat kostata alaba hoiek
mundu hontara sortuta,
zer deportetan eingo ote duten
fubola aitzaki hartuta. (bis)
Lazkano:
Ama geranez ama izateak
bazeukan nahiko maratil,
bainan jakin zan gaurko umeak
dirala argi ta abil.
Horren kezkatan ez dezanela
hik here bururikan hil,
beren buruan jabe ditun-da
hik lo egin ezan trankil. (bis)
J. Agirre:
Beraz patxaran hartu behar dala
orain amaren lekua,
behar baldin bada arrazoia da
albotik esandakua.
Nere ustetan ni ere ama naiz,
zu zeraden parekua,
baina ama bat ez dut izan nahi
ajolarik gabekua. (bis)
Lazkano:
Nere lagunak kontatzen ditu
beraren kezka guztiak,
ikusten danez gau asko dauzka
begiak malkoz bustiak;
ta neri berriz poz eman zidan
askatasunez uztiak;
gu ginan bezin neska txolinak
ez ditun gaurko gaztiak! (bis)
J. Agirre:
Beharbada hoiek izango dute
guk ez genduen grazia,
mundua ere nola dagoen
zerbait mudatzen hasia.
Guraso lagun, zuk dadukazu
ondo asko ikusia,
hoientzat libre izango dala
guretzat galerazia. (bis)
Lazkano:
Nik nere haurrak sortu nizkinan
etorkizunai begira
ta aurrerapena dijoan eran
ez dinat hainbat kupira;
dijoazela nortasunean
berak nahi duten tokira,
eta ez zian ajola gehigi
sano etortzen badira. (bis)
J. Agirre:
Zertako jarri atzerapena,
zertarako jarri traba?
Asmo onetan hazitakuak
badauzkagu bi alaba,
eta nik ere beharko diot
bide hortatikan laga;
aurrerapena onartzen det nik
gure onerako bada. (bis)
Lazkano:
Ez ezan pentsa alabengatik
nei ez zaidala ajola,
nik bazekinat gaurko munduan
arrisku asko dagola,
bainan gutxinez maite dinate
gorputz-zaintze ta kirola;
nere partetik gaztedi horri
berriz bejondakiola! (bis)