Bertsos - View details   To know more about this section

2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa
Conductor
Santxo, Joseba
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bakarrizketa bik elkarrizketa bat osa al dezakete? Andoni, hi, naufrago bat haiz itsasoaren erdian ohol baten gainean. Badator itsasontzia Amurizak gidaturik. Ikusi hau, eta aurrera egin beharrean gelditu egin da. Biok zaudete elkarri begira, baina elkarrengandik urrun, eta gogoetan hasi zarete, baina ez diozue elkarri entzuten. Naufragoa hasi, neurri eta doinu egokian.
Gaiari oharrak
1982ko Txapelketa Nagusian Xabier Amurizak eta Jon Lopategik antzeko gai baten
gainean kantatu behar izan zuten bakarka, kartzelako lanean.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Untzi hau nere brujula iparra,
orain loratu zait irriparra;
hara untzi bat nun abitu den
niregana tirri-tarra! (bis)
Nere destino baldarra
ez da bihurtu edarra;
etsipenezko didarra...
hauxe da nere desgrazia ta
hau da nere zoritxarra,
tipoa hemen geratu eta
txapela eman beharra! (bis)

Amuriza:
Hau da trantzea, hau aldartea,
entzunezina da bitartea!
Eta bakoitzak izan behar du
destino hontan partea. (bis)
Badaukat borondatea
irekitzeko atea,
honantz hurbildu zaitea...
Baina agian pentsatuko zun
suizidatzera joatea,
eta salbatzen badut egingo
diot betiko kaltea. (bis)

Egaña:
Nere ezina, nere kaltea
zein dan, mesedez, ohar zaitea,
kostatu baizait zazpi urtean
buruan eramatea; (bis)
ustegabeko dotea
txapelakiko trotea,
bizitzaren truk botea...
ez da normala pare-parean
ene kapitan maitea;
hain xuxen horri deitzen diot nik
kriminala izatea. (bis)

Amuriza:
Kapitain honek badauka zama
eta bihotzak haruntz darama,
nahiz ta lehenago izana dudan
korsario baten fama. (bis)
Horrek izango du ama,
bihotzean daramana;
hau da destino bakana!
Begiratuta izan behar du
ene Egaña laztana,
Zarautzen hasi surfean eta
itsasoan galdu zana. (bis)

Egaña:
Surfean beti nabil erronkan,
gaurkoan kilak danba arrokan;
taula xaxtar bat lagun dedala
hemen nabil gaurko hontan (bis)
salbamenaren zelotan,
halare errezelotan
jaus nadin zure besotan;
pelma tankera hartzen dizut nik
hizketan eta bersotan;
untzira igo ninteke baina
isilik egotekotan. (bis)

Amuriza:
Nola aurkitu naizen honela,
bizi bat neure eskuan dela,
baina uste dut uhin berri bat
erdira badatorrela. (bis)
Hau ez da hilaren eskela,
nolatan esan bestela?
Ez daukat bihotz ustela;
salba nahi badu utziko diot
bere eskuan batela,
baina mesedez utzi dezala
lehengo lekuan txapela. (bis)

Egaña:
Hau bizi-nahia ta hau antsia,
arnasa zer den ere ahantzia!
Salbazioak une hauetan
badu bere garrantzia. (bis)
Hartua daukat etsia,
txapela bertan utzia,
horra azken irrintzia;
zoaz bakarrik mesede baitut,
hau da nere iritzia;
zure atzetik belaxe dator
Lopategiren untzia. (bis)

Amuriza:
Bizkaiak badu nahikoa tratu,
beltz batek ez nau gaizki tratatu;
utzi pakean hari eta guk
behar dugu egin paktu. (bis)
Uretan elkar topatu,
nik salbamena opatu
ta honek irudiz ukatu;
txapela ere lehia onean
hementxe dugu jokatu;
orain berdin zait biok hondatu
edota biok salbatu. (bis)