Bertsos - View details   To know more about this section

2002-01-25 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-01-25 Deba Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Sebastianek txapelketa batean bertso baten bukaeran hala esaten zuen: "Azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira". Jonek, Sebastianen puntua erabiliz bertso berriak egin zituen. Orain zuek izango zarete Xabier Agote eta Urko Mendiburu, orain gutxi Atlantikoa arraunean igaro duten bi aurraunlari horiek. Zuen ikuspuntua eta haiena diferentea izango da itsasoari buruz. Urko eta Xabierren ikuspuntua zein litzateke?

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-01-25 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Itsasoari begira nuen
behingoz bertso bat botea.
Bi arraunlarik berriz eduki
frogarako bertutea
ta lortu dute azken batean
aurreko amets betea.
Tristeago zan azken arnasa
itsasoan ematea.

Maia:
Itsas zabalak zeruarekin
bat egiten dun orduan
familia ta lagun guztiak
izaten dira buruan.
Alde guztita begiratuta
soilik ura inguruan...
itsasoa ta basamortua
berdinak dira orduan.

S. Lizaso:
Froga batean parte hartzera
ausartzera joateko gai
abiatu ta helmugararte
ez ginen sentitzen lasai.
Ur haundietan hala ta guztiz
guk ez genuen etsi nahi.
Egunarekin sinesten gendun
biharrarekin ere bai.

Maia:
Biharra ez zen inoiz iristen
guk nahi genuen bezela
han bi pertsona bakarrik geunden
makil luze bat ta bela
euskal izena zeukan ontzia
noraezean zebilela.
Esan liteke gure herriaren
metafora on bat zela.

S. Lizaso:
Metafora hori egi bihurtu
hainbat ekintza nabarik
haseratikan helmugararte
nahiz mugak egon zabalik
iritsi gera, iritsi gera
orain ez dago dudarik
borondatea izan ezkero
Euskadik ez du mugarik.

Maia:
Ez du mugarik ta horregatik
atera ginen mundura
ez genekien nola arraio
bukauko zen abentura
baina ez pentsa metafora hori
hain txarra denik, kontura:
zailtasun denen gainetik berriz
iritsi ginen portura.