Bertsos - View details To know more about this section
2003-03-22 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2003-03-22 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1.-Nazio bat gara.
Neurria: zortziko txikia
Doinua: Sorlekua utziz gero
I. Elortza:
Nazio bat ete garen
hor galdera geuregana
lurralde bat badaukagu
ta euskara geure ama;
beraz egia dogu Karmelo
zuk mikro hortatik esana
baina amets bat be izan leike
egi bihurtu behar dana.
U. Iturriaga:
Naziño bat bagara bai
duda hori ba ote da inun
Konstituziño hortan be
agertzen da nahiz ta ilun.
Beste galdera bat egon leike
galdera horretan lagun:
naziño hori ze eratara
antolatu gura dogun.
2.- Maitasuna aldakorra da.
Neurria: hamarreko txikia
Doinua: Espainian behera
I. Elortza:
Maitasunak be badau
mila esamesa
hori egia ete dan
ez dogu erreza.
Pentsatuta bakarrik
sortzen jat estresa
maitasunak ekarri
leike bai sorpresa
batzutan dana da ta
gero ezebeza.
U. Iturriaga:
Galdera gatxegia
dogu beharbada
igual erantzungo dot
gallegoen erara
baina hortarako egoki
izaten da gaba
maitasuna hor dago
ta perfektua da
baina denborarekin
geu aldatzen gara.
3.-Demokrazian Estado de Derecho oinarria da.
Neurria: zortziko handia
Doinua. Basatxoritxu mokoluzia
I. Elortza:
Demokraziak gaurko munduan
ba ei dau bere diztira?
Baina askotan gerra izaten da
horrek dakarren segida.
Hori gezurra edo egia dan
Karmelo ez dakit, tira!
Baina hori esaten daben guztiak
gezurtero hutsak dira.
U. Iturriaga:
Guzurra edota egia dan
nahiz oindino ez ikasi
hemen bakotxak aho bat deuko
ta hainbeste demokrazi.
Demokrazia Bin Laden bat dan
zalantza dekot nagusi:
mundu guztiak berba eiten dau
ta inok ez dau ikusi.