Bertsos - View details To know more about this section
2004-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2004-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A.M. Peñagarikano:
Aztertzen pasa nahi det
oraingo denbora
Sebastian ez zaitez
zu orain aztora.
Debekatua dago
bi tirotik gora...
bai al dakizu zer dan
errepetidora? (bis)
S. Lizaso:
Repetidora zer dan
nik badakit argi
eta esango dizut
hitz gutxitan garbi:
ehiztarien bidean
dut hainbat ausardi...
tiro bat aski dunak
zertako ditu bi? (bis)
A.M. Peñagarikano:
Lehen eman didazu
erantzun itzela
orain ere erantzun
behar den bezela.
Nahiz ta jakin tiroa
bertikala dela
ba al dakizu zer den
kañoi paralela? (bis)
S. Lizaso:
Eskolan ikasi nun
oraindik gogoan...
galderakin ez zera
urrutira joan
eta esango dizut
nik zer dan behingoan:
bi kainoi ezarriak
elkarren ondoan. (bis)
A.M. Peñagarikano:
Ea uxatzen dezun
nik daukadan kezka.
Bata erantzuten ta
bestea galdezka
ondo jarria zaude
hor zalantzik ez da.
Orain esan zaidazu
zer dan superpuesta? (bis)
S. Lizaso:
Superpuesta zer den'e
ni nago entzuna
asko zabaldua da
horren oihartzuna;
elkarren gainean hor
jartzen da jarduna...
zuri ondo ikasten
kostatu zaizuna. (bis)
A.M. Peñagarikano:
Galdezka egiten det
makina bat saio...
erantzungo didazu
trebe eta iaio;
furtibo ibiltzen da
gaur bat baino gehio
garbantzuak ehizean
zeini deitzen zaio? (bis)
S. Lizaso:
Jakin-mina dezula
hain dago nabari
ta erantzuna behar
galderantzat sari:
ehiztarietan bada
garbantzu ugari
deitzen zaio tranpatan
ibiltzen danari. (bis)
A.M. Peñagarikano:
Oso ehiztari ona
da azpetiarra
guk hemen badaukagu
bai zure beharra!
Zozo bat ikustean
ez da itaun txarra
nola bereizten dira
emea ta arra? (bis)
S. Lizaso:
Orain sexu kontuan
al dago disputa?
Ni harritu egin naiz
hori galdetuta;
zaila da antzematen
hegan beiratuta
ta antzematen zaio
eskuan hartuta. (bis)
A.M. Peñagarikano:
Lege araudiaz ez da
bat'e ahantzia
ta bere erantzunak
badu garrantzia.
Ondo egin baituzu
nahi nuen guzia
aprobatu duzu ta
tori lizentzia. (bis)
S. Lizaso:
Jardun naiz galderari
hemen zuzen eusten
nahiz ta saiatu zeran
zu eskemak hausten
baina ikasle bat ez da
aizu hola uzten;
orain esan zaidazu
nun saltzen dituzten. (bis)