Bertsos - View details   To know more about this section

2004-01-24 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (36. 2004. Donostia)
Performance
2004-01-24 Donostia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lazkano, Imanol
Exercise
Bosnaka gai-librean puntutan
Proposed topic
Imanolek idatzi berri duen liburuan Ametsen hitzek ere badute lekua. Ametsen hitzek hala diote: "Haurrari aitonaren eskuak erakutsi dio bideak non dituen zuloak, eta aitonaren behatzak seinalatu dio bideak non duen atajua. Horiek gustatzen zaizkio bilobatxoari, sekretu horiek."

Description

Melody
Mendiko umea naiz
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-01-24 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Puntutan nola egin behar dan
kontatu zaidazu.
I. Lazkano:
Aitonak badaduka
nahi dan hainbat mezu.
A. Arzallus:
Egin behar al diot
ondokoai kasu?
I. Lazkano:
Neri entzunda ondo
ikas dezakezu.

I. Lazkano:
Ahal bada segi zazu
aitonen urratsa
A. Arzallus:
hola ondo pasatu
nitzazke arratsak.
I. Lazkano:
Zu zerade guretzat
biharko esperantza
A. Arzallus:
amonek ez badute
astintzen erratza.

A. Arzallus:
Horiek ere fuerte
etorriko dira
I. Lazkano:
beti ez zaitez egon
amonei begira
A. Arzallus:
baina iloba hortikan
ikasten ari da
I. Lazkano:
hortik igo nahi dezu
bertsoen gurdira.

I. Lazkano:
Bizitza hola da-ta
hortatik ikasi;
A. Arzallus:
aizu, nola behar da
plazaz plaza hasi?
I. Lazkano:
Gizatasunak izan
behar du nagusi
A. Arzallus:
hori beharko didazu
zuk zeuk erakutsi.

A. Arzallus:
Hori eskolan nola
ez degun ikasten
I. Lazkano:
horregatik dakigu
hoik nola doazten;
A. Arzallus:
bukatzen baino errezago
izaten da hasten
I. Lazkano:
ikasi behar dezu
geureari eusten.

I. Lazkano:
Patxara dezu gazte
gauzik prezisona
A. Arzallus:
hori beti izan da
bertute bat ona;
I. Lazkano:
pixkana egiten da
munduan gizona
A. Arzallus:
baina laister ez a(ha)l naiz
egingo aitona?!

A. Arzallus:
Ordun idatzi beharko
det nik liburua
I. Lazkano:
hortako argi izan
behar da burua
A. Arzallus:
baina mereziko dun
ez da segurua
I. Lazkano:
bai maitatzen badezu
gure ingurua.

I. Lazkano:
Lehena ez da txar ta
lehenari eutsi
A. Arzallus:
nik lehendik datorrenik
ez nuke nahi hautsi;
I. Lazkano:
horregatik behar da
geurean sinetsi
A. Arzallus:
zerbait etorri dadin
bihar edo etzi.

A. Arzallus:
Nola hitz egiten da
aho bizarrik gabe?
I. Lazkano:
Horretarako jaio
behar baita trebe
A. Arzallus:
eta ni ez ote naiz
dohai horren jabe?
I. Lazkano:
Ikasten saiatzea
zeuretzako hobe.

I. Lazkano:
Gauzak ikasten dira
pixkana-pixkana
A. Arzallus:
hargatik etorri naiz
aitonarengana;
I. Lazkano:
nik ere jarri dizut
gerorako plana
A. Arzallus:
baina ondo betetzen
izango da lana.

A. Arzallus:
Amona hor ari da
bazkaia prestatzen
I. Lazkano:
beraz ziur da jana
ta ez nau kezkatzen;
A. Arzallus:
dena hoztu baino lehen
sukaldera goazen
I. Lazkano:
tripa ondo betetzea
baitegu eskatzen.

I. Lazkano:
Horrenbestez bukatu
zagun gure festa
A. Arzallus:
gehiegi luzatzean
gauza onik ez da;
I. Lazkano:
gu bertsotan ai gera
ta hark afaia presta
A. Arzallus:
zuek segi zazute
sagardoz gainezka.