Bertsos - View details To know more about this section
2004-06-08 Biarritz Jaialdia [Bertsoa] / Asier Otamendi, Xabier Silveira
Bertsoa entzun |
2004-06-08 Biarritz Jaialdia [Bertsoa] / Asier Otamendi, Xabier Silveira
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
As. Otamendi:
Pelota batekin gabiltza gu
zelai batean barrena
nik tira ta gero zuk itzuli
egin didazu hurrena
baina sirena hotsa hor dator
hau mina eta hau pena!
Gure jolasa amaitu da-ta
hasiko da beraiena.
X. Silveira:
Lehenengo tanke bat etorri da
ta atzetik berebila;
jeitsi dira, soldaduak denek
dute eskutan fusila.
Izugarria sirena hotsa
eta jende iskanbila...
nere aita da eta ea ez
datorren zeurean bila!
A. Otamendi:
Zure ta nire aita seguru
egongo direla larri
baina laguna eman nahi dizut
jolas berri baten berri:
ni Arafaten lekuan jarriz
ta zu Sharonenean jarri
lehendabiziko eman zaiogun
biok eskua elkarri.
X. Silveira:
Soldaduak aurrerantza doaz
eta gazteek harrika
erantzun diete ta kaleetan
zabaldu da ika-mika.
Ze jolas berri eta ze kristo
zaude eskuak utzita!
Hau ez da jolaserako unea
eta has zaitez korrika!
A. Otamendi:
Koldarra ez naiz ene laguna
zertan joan urrutira?
Haur baten irrifarrearekin
izango dute kupira
tankean aurrean geldi-geldi
geratuko naiz ni, tira;
tiratzen ez dira ausartuko
gizaki baldin badira.
X. Silveira:
Koldarkeria ta ausardia
dira gutxi gorabehera
zerbait neurtu dezakeguna
hilerrien arabera.
Egin korrika, egin mesedez
aurrera edo atzera
zeren bestela seguru egon
hemen geldituko zera!