Bertsos - View details   To know more about this section

2004-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur ere tratu txarrak jaso dituzu, baina ez daukazu adorerik salaketa jartzeko.

Description

Melody
Txikitatikan edukia dut
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hasarratuta aterako zen
gaurkoan ere lanetik
ez dabil ondo errelebotan
jarri zuten egunetik;
etxera behintzat sartzen denean
irtenda bere onetik
pasa orduko atetik
ez naiz libratzen kolpetik.
Salaketa bat jarri nezake
baina salatu zergatik?
Jo egiten nau baina ez du nahi
maite nauela badakit. (bis)
Bere bizitzan gainditu ditu
hainbat traba, hainbat hesi
eta lehenengo egunetik ni
sentiarazi berezi
baina kontuak aldatu eta
ezin argirik ikusi
ezin naiz joan ihesi
bada hau ez det merez
Jotzen nau eta maite nauela
bururatzen zait lehenbizi
bai, bai, maite nau egia da bai
baina ezin naiz hola bizi. (bis)

Barrua daukat nik ubelduta
ez da bakarrik azala
lehen alditan pentsatzen nuen
errua nerea zala
baina dudatan jarri det hori
kolpe gehio jaso ahala
nahiz ta izan zerbitzala
beti tratatzen nau hala.
Azken aukera emango diot
nik maitasunez bezala
baina benetan da azkena hau
ta aukeratu dezala. (bis)