Bertsos - View details   To know more about this section

1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-08-17 Goizueta Jaialdia
Conductor
Arozena, Manolo
Bertsolaris / Authors
Arozena, Estitxu
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ttiki-ttikitatik elkarrekin hazi zareten neska-mutilak zarete; auzoko lagun bezala ezagutu duzue beti elkar. Halako batean maitemindu eta ezkondu egin behar duzuela erabaki duzue, baina paperak egiten hasi zaretenean, anai-arrebak omen zaretela eta ez duzue ezkontzerik.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Umetatikan hartuemana
oinarri edo zutabe,
ta ezkontzeko planak eginda
bada hainbat nobedade.
Ezin ezkondu, dirudienez
anai-arrebak gerade,
elkar maitatzen segi dezagun
papelikan ere gabe.

E.Arozena:
Paperik gabe elkar bizitzen,
hortan bota duzu nahiko;
orain artean uzten genuen
egun haundi hau biharko,
baina ezkontzak zeozer dakar
ta hori aitortu beharko,
gauzak argitu beharko dira
umeak izaterako.

S.Lizaso:
Izaten zaila izango degu,
horretan dago kakoa,
izan ta haurra ez baita izango
nahi degun bezelakoa.
Azken batean argitu behar
senidetasun jokoa:
odola degu berdina eta
bihotza ere antzekoa.

E.Arozena:
Bihotza dugu antzekoa ta
odola bataz besteko,
nere ustetan gauza horiek
pentsatu behar hobeto.
Gero berandu izan daiteke
guk eginaz damutzeko,
morbo gehiegi daukanez honek
gauza ongi ateratzeko.

S.Lizaso:
Ez da erreza elkarrizketan
gai honi buruz jarduten,
azken boladan ohituak gaude
gauza berriak entzuten.
Galdera bat dut nere buruan,
inork ez dit erantzuten,
orain artean gordea zena
zergatik esan diguten.

E.Arozena:
Orain artean gordea zegon
ta orain atera da saltsa,
gaurtik aurrera ez dugu eginen
lehen bezain umorez dantza.
Gauzak ilunak ikusi arren
nik badaukat esperantza,
igual paperen akatsa dugu
ta ez bihotzen akatsa.