Bertsos - View details   To know more about this section

1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (30. 1998. Donostia)
Performance
1998-01-24 Donostia Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gure sentimenduak adieraztean sarritan hitzak erabiltzen ditugu, baina badira hitzik gabeko adierazbideak: malkoak.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sentimentua hitzaren bidez
azaltzen da gehienean,
hola azaltzen baitugu era
garden eta behinenean.
Beste era bat bada ordea
bihotzaren esanean:
minaren mina sentitzen dugu
barrenaren barrenean,
gure begiak ur ttantta gaziz
gainezkatzen direnean. (bis)

Askotan ezin sentimentua
gure barrenean laga;
holakoetan malkoak irten
ohi dira beren erara.
Hori ez degu lotsakizuna
edo eta gizon traba,
hain xuxen horrek neurtzen du sarri
gure giza mailan galga;
hain xuxen ere malkoa beti
barreneko min hutsa da. (bis)

Sentimentuak adieraztea
ez izan arren leuna,
ni neroni naiz malko jario
hamaika aldiz jarduna.
Malkoak sarri goxatzen digu
bai gaua ta bai eguna;
agian ez da egin litekeen
epairik juxtu-juxtuna:
errukarria iruditzen zait
negar egiten ez duna. (bis)