Bertsos - View details   To know more about this section

1998-12-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-12-30 Elgoibar Jaialdia
Conductor
Agirreazaldegi, Ainhoa
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok bikote bat osatzen duzue eta zuen komunikazioa, neurri handi batean behintzat, telefono deietan oinarritzen da. Hamaika telefono dei horietako baten erdi-erdian harrapatu zaituztegu.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-12-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Beti hizketa aritzen gera,
inoiz ere ez begira;
hemen bakoitza egokitzen da
posible duen neurrira;
baina ze kristo pasa da orain
telefonoan harira?
Komunikatzen ari ginela
komunikatzen hasi da!

S.Lizaso:
Neu deskuidatu egingo nintzen
teklatxoren bat zapaltzen;
hara laguna hasia nago
aspaldi hontan kezkatzen;
telefonotik sarri hitz egin
bainan ez gera elkartzen,
nik ez dadukat joaterik eta
zu ez baitzera etortzen.

Maia:
Era hortako karga astuna
ez dakit nola eraman;
maitemindurik gaudela hemen,
hortan badegu nahiko lan;
urteak joan eta etorri
beti ari gera teman,
paso pilo bat pasa da eta
pausorik ez degu eman.

S.Lizaso:
Arrazoi dezu eman dezagun
biok aurrera pausua;
ni ez naiz horren ausarta bainan
zerorri ere izua;
ordubetean kontu-kontari,
beti ez da prezisua
ta azkenean beti hotza da
telefonoko muxua.

Maia:
Telefonozko muxu hoiekin
beti gabiltza lagunak;
ez dira gutxi orain artean
hala eman ditugunak!
Gogorarazi nahi ditut kantu
bateko hitz ezagunak:
" Emaizkidazu muxu batzuek
kobrezko zaporedunak".

S.Lizaso:
Behin behar eta ez al zerade
lagun ametsetan ari?
Telefonotik eman ta hartu
aspaldi muxu ugari;
garrantzirikan zertako eman
zuk kobrezko muxuari?
Garaia da ta elkartu orain
guk ezpaina ezpainari!

Maia:
Baina ezpainak urruti daude,
hori ez al da gogorra?
Kabletan zehar hedatzen degu
gure bihotzen altxorra;
zu noizbait hona etor zaitezen
ta ni hurbil nadin horra,
gure esperantza bakarra degu
telefono mugikorra.

S.Lizaso:
Bide hontatik segi ezkero
lagun ez daukagu giro!
Elkar bilatzen saia gaitezen
nahiz eta izan astiro.
Telefonoa nik noiz utziko
aita hor begira dago;
agur maitea bihar goizean
deituko dizut berriro.