Bertsos - View details   To know more about this section

1997-02-21 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-02-21 Donostia Lagun-artekoa
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean
Gaiari oharrak
Saioaren hasieran Ladis Intxausti, Donostiako aitona ezaguna, izan zuten gogoan
bertsolariek, afarira joatekoa baitzen, baina ilunabar hartan bertan derrepente zendu zen.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-02-21 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Kantua omen da penak lehertzeko
dugun biderik onena.
Saiatu behar hori egiten,
hori da nik nahi detena.
Erreta ere ez nago baina
barrenean badut pena,
ehun metrotara hilotz baitago
gaur hemen behar zuena. (bis)

Egaña:
Heriotza da gauza gogorra
gu hezi ginen kulturan,
baina naturan sortutakoa
bukatu ohi da naturan.
Aste hontantxe irakurri dut
beste baten sepulturan:
"orain artean gurekin zegon,
hemendik aurrera gugan". (bis)

J.Sarasua:
Afaritara etortzeko zan,
orain ezin ikusia;
horregatixe nago ni orain
penatua ta nahasia.
Nolanahi ere guk ezin egin
horretan saio guzia,
heriotzari pakean utziz
kanta dezagun bizia. (bis)