Bertsos - View details   To know more about this section

1997-05-25 Anoeta [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-05-25 Anoeta
Conductor
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Kontaiozu alabatxoari ipuin bat loak har dezan.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-05-25 Anoeta [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur Anoetan kantuz izan naiz
lehendabiziko aldiz aurten.
Aizu Mirentxu, zuk ez dakizu
han zein bihotz fina duten!
Zure izena kantatu eta
denek txalo jotzen zuten,
ia zeloso ipini naute
nola hain maite zaituzten!

Gure Mirentxu neska txikiak
aurten dauzka zazpi urte;
nik hori esanda haren begiek
hola klis-klas egin dute.
"Oi aita, baina herri horretan
zer magia egin dizute?
Nola txaloa joko didate
ezagutzen ez banaute?"

Zure aita da txit ospetsua
bere lente ta bizarrez;
zu nere haurra izan zintezkeen,
ez dute sinisten errez.
Hitz horiek esan eta begiak
itxi zaizka berez-berez;
gure Mirentxu ia lo dago
ez jo txalorik mesedez.