Bertsos - View details   To know more about this section

1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-08-30 Donostia Jaialdia
Conductor
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bertsoa eta antzerkia desberdindu eta bereizi behar direla esan izan da. Aspaldi honetan dexenteetan ikusi zaitugu antzezten eta bertsotan, Barojaren omenean azkenekoz. Zer iruditzen zaizu, Sebastian, bertso saioetan antzerkia sartzea?

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsolaritzak antzerkiraino
luzatu bere pausoa,
baina emaitza guztientzako
ez da izaten gozoa.
Bertsolaria, jestorik gabe,
izan liteke sosoa;
ta antzerkiak mogimentuan
ia balio osoa:
antzerkiak antzerki behar du
eta bertsoak bertsoa. (bis)

Antzerkia ere polita noiznahi,
horretan dago kakoa;
uztartzen dira jestoak eta
norberak esandakoa.
Gauzak itxuraz eginez gero
beti degu balekoa;
hala ta guztiz, antzerkia da
aurrez prestatutakoa,
eta bertsoa bere funtsean
izan degu bat-batekoa;
hankasartzea ere hargatik
egina det holakoa.

Bertsoa eta antzerkiakin
eman nahi erabakia,
oso errez da engainatzea
begira dan gizakia;
eta okerrak nola konpondu
hartu det erabakia:
jendearentzat ez al da izan
adibide egokia,
biak nahastu egin leizkeela,
bertsoa ta antzerkia. (bis)