Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bizitzarekiko oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk Xabier, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Ametsek uste du zoriona ere badagoela. Hiruna bertso hamarreko txikian Xabier hasita.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Silveira:
Biziak jartzen ditu
makina bat traba,
sufrimendua ezin
bazterrean laga.
Irain eta pozoiez
betetzen da aba,
ta lehen anai ginenak
gaur etsaiak gara;
zoriona nun dago
lurpean ez bada?

A. Arzallus:
Dituzun uste hoiek
otoi erretira,
horrela ez baitzara
joango urrutira.
Zu beti hor zabiltza
zerura begira,
ta lurrera jeistea
sarri komeni da;
ametsak ere egi
bihurtzeko dira! (bis)

Silveira:
Nahiz ta polita izan
zure erantzuna,
zerorrek badaukazu
erantzunkizuna.
Ametsa egi egin
zen beti nahi nuna,
baina ez da egoten
sekula urruna,
ametsak zapuztuko
dizkizun laguna.

A. Arzallus:
Nere izena ere
propio jarri zen,
esna ere ametsetan
maiz bainaiz aritzen.
Baina zu hasi zaite
neroni aditzen;
ez da inoiz iristen
ez dena abitzen,
bila joaten ez denak
ez baitu aurkitzen.

Silveira:
Ni abiatu sarri,
abiatu nekez,
baina negarra aurkitu
irriaren partez.
Hizketan zabiltz baina
dena zure kaltez.
Apustu, lagun, laister
konturatu baietz!
Pixka bat helduago
zarenean Amets

A. Arzallus:
Oraindik gazteegi
nauzu beharbada,
baina adina ez da
inoiz izan traba.
Zure ametsgaiztoak
bazterrera laga;
zerutik noiz jausiko
zai bazaude, hara,
zu zerura lehenago
iritsiko zara!