Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bizitzarekiko oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk Maialen, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Jexux Marik uste du zoriona ere badagoela. Hiruna bertso hamarreko txikian Maialen hasita.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Ametsa ke hutsa da,
alferrik zabiltza!
Beti biharkotan da
bizidunen ditxa.
Mintzen gaituzten gauzez
ezin gara mintza;
familian samina,
lagunarte hitsa...
Heriotzai itxoitea,
hori da bizitza.

Irazu:
Ez malkorikan bota
zure bizitzari
ta egiozu kasu
behingoz bihotzari.
Zorionean gera
biok bertsolari;
mila lagun entzuten,
gu biok kantari;
egizko zoriona
ez ote da hori?

Lujanbio:
Bizitzeko motibo
hain eskasa ez zen,
mila lagun ez dira
askotan juntatzen;
ta gu aritzen gera
eurentzat kantatzen;
nahiz tabladu gainean
ez geran kejatzen,
guk siniste'z deguna
entzuleei saltzen.

Irazu:
Gurea hitz hutsa da
eta ez pentsua,
entzulea ulertzeko
berez ahaltsua;
dena detalleetan,
ze gauza goxua
benetan maite dezun
harexen muxua!
Horrek salba lezake
bizitza osua.

Lujanbio:
Beraz zure maitasun
faltsuan mirabe,
hori al dezu zure
bizitzan zutabe?
Nik ere egin nahi nun
esperantzan jabe;
ateak zabal utzi
nitun parez pare,
beti beste batekin
egiten du alde.

Irazu:
Bere errua al da
ihesi joatea?
Aska zazu bihotzak
dadukan katea;
zabaldu begiak ta
zabaldu atea;
beti negarrez zabiltz,
ohartu zaitea:
zure zoriona da
negar egitea.