Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Arkaitz
Paia, Fredi
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Arkaitz eta Fredi, bi senide zarete. Gurasoengandik herentzian etxe zoragarria jaso zenuten. Azkenaldian diru arazo larriak dituzuela eta, zuk Arkaitz etxea saldu nahi duzu. Fredik inola ere ez. Hiruna bertso hamarreko txikian Arkaitz hasita.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Fredi Paia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea:
Ia erori gera
gu biok gainbehera,
nolabait behar dugu
jarraitu aurrera.
Etxea hemen dugu
hortako aukera,
sal dezagun guzia
lurrekin batera,
edo ez al duzu nahi
hontatik atera?

F. Paya:
Dirua lortu gura
zenuke zuk errez,
arbasoen lotura
suarekin errez.
Aita zeruan dago
begira negarrez;
hemen geldituko naiz,
egin zazu ihes;
zure arima saldu,
baina aitarena ez.

A. Goikoetxea:
Anaia beti legez
dabil egurrean,
nunbait bere arima
galdu beldurrean.
Nik badut konfiantza
dugun apurrean,
aita ta ama ez daude
anaia, hurrean;
guk segi behar dugu
bizitzen lurrean.

F. Paya:
Nahastu nahi zenituzke
aurre ta atzeak,
horretxek sortzen dizkit
barruan trantzeak.
Zutik iraun behar du
aitaren etxeak,
lotsa ez al dizu ematen
etxe hau saltzeak?
Niri lotsa ematen dit
anaia deitzeak.

A. Goikoetxea:
Zure jardun horrekin
ari naiz nekatzen,
gure etorkizunaz
ez zera kezkatzen.
Deus txarrik anai maite
ez dizut eskatzen,
hemen oso errez da
besteez lotsatzen,
halare lotsak ez du
zorrikan pagatzen.


F. Paya:
Zure begiak adi
zure karterara,
itzelak esateko
zelako patxada!
Etxea ez da salduko
nahi duzun erara,
dirua behar baduzu
joan fabrikara;
etxeak ez du errurik
alperra bazara.