Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-02 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Paia, Fredi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi lagun zarete. Bizitza modu ezberdinean eratu duzue, baina biak zaudete gustura. Zu, Fredi, zure bikotekidearekin bizi zara. Mikel, berriz, bakarrik. Hiruna bertso, zortziko handian, Fredi hasita.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Fredi Paia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paya:
Fabrika baten behar eginez
pasatu ohi dut eguna,
gogorra baita makina artean
langilearen jarduna;
amaitu eta kokoteraino
etxera bidai txukuna...
Zein ederra den gauez heltzean
maitean berotasuna! (bis)

Mendizabal:
Zuk diozunez aurkitzen zera
norbaiten maitasunean,
bainan nik ere bilatu ohi det
tokatzen zaidan unean.
Zertan ibili konbibentziak
duen estuasunean?
Bakardadea lagun ona da
desiatzen dezunean. (bis)

F. Paya:
Ez zait gustatu niri sekula
ermitainoen konduta:
etxe haundi ta hotzen barruan
neurria ezin hartuta.
Gauez ederra ohe barruan
maitearekin burruka...
Oraindik zuk lo eiten al duzu
pelutxea oratuta? (bis)

Mendizabal:
Nahi dan garaian oheratuta
goiza pozez argitzea,
nik gauza horri esaten diot
zoriontsu bizitzea;
eta zuk dezun zoritxar hori
nahiko nuke aipatzea:
aldamenean beti norbait ta
bakarrikan sentitzea. (bis)

F. Paya:
Bakarrik bizi ta bakarrik lo,
ene jaunak, hau da nazka!
Zeozer egin behar dugu Mikel,
nabil buruari hazka.
Ideia on bat daukat zuretzat
okurritu berri, zazta!:
Mikel, aurkeztu behar dizut nik
nire maitearen ahizpa. (bis)

Mendizabal:
Eskerrik asko, estimatzen det
daukazun borondatea;
bide hortatik ez nijoala
Fredi ohartu zaitea.
Ez zait gustatzen gauero inori
nere kontu ematea
eta gainera ez dut desio
zure koinadu izatea. (bis)