Bertsos - View details To know more about this section
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Estitxu Arozena
Bertsoa entzun |
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Estitxu Arozena
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre:
Gotzaiak apaiz zahar hau
ezin du babestu;
jende gutxi elizan
eta dabil estu;
orain nornahiri jana
emateko prestu,
baina horrek fedetik
askorikan ez du. (bis)
E. Arozena:
Langintza zail samarra
da elizarena,
aita, semea eta
izpirituarena.
Ederki saiatu naiz,
alferrik da dena;
urdailean daukate
fede haundiena! (bis)
U. Agirre:
Horren ados nagonik
ez dezu usteko;
hamaika hemen badago
gaur nolabaiteko!
Hamaiketako latza
mezari ekiteko;
aitzekia bihar du
berak egiteko. (bis)
E. Arozena:
Nere aitzakiaren
parea buruan,
nahiz ta ni baztertzea
duzun helburuan.
Jarraituko al zenuke
eliza munduan,
letxuga jarri ezkero
zure otorduan? (bis)
U. Agirre:
Letxuga txarra da ta
ni ninteke ito;
gotzaiak egon behar du
sendo eta tinko.
Erdi bide bat jarri
dezagun betiko:
ostiak nozillakin
eman eta kito! (bis)
E. Arozena:
Hemen elkartzen dira
pozak eta penak;
gotzaiaren ideiak
dira ederrenak;
ostiak nozillarekin
ez dira okerrenak...
txistorra nahiago du
gosez datorrenak! (bis)
U. Agirre:
Pixka bat gehio nahi du,
ni ez nago lotan;
ezin hasiko gera
zu ta ni borrokan;
ostiak txistorrakin
eman egun hortan,
baina busti itzazu
Don Simon ardotan. (bis)
E. Arozena:
Hamaiketakoa ta
ta ardo eztitan;
jendea mezetara
heldu da birritan.
Nik proposamen bat dut
ta diot egitan:
gauza bera egiteko
eliza guztitan. (bis)