Bertsos - View details   To know more about this section

2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-10-28 Amurrio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Sorozabal, Jokin
Zelaia, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Euroa datorrela eta Iñaki bilobak, Jokin aitonari, etxean gordeta dauzkan diru guztiak eskatu dizkiozu eurotara aldatzeko. Launa bertso zortziko txikian Iñaki hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zelaia:
Euroaren garaia
iristen ari da,
ta biloba jarri da
geroai begira.
Aitona eman dirua,
tira, tira, tira,
zuregatik usteldu
egingo baitira! (bis)

Sorozabal:
Etxean zulo bat det
horma bakoitzeko;
pezetak gordetzeko,
hori ez da kalteko.
Ez ditut aterako
zuri emateko;
Europan ez dituzte
hobeto gordeko! (bis)

Zelaia:
Europa zer dan zuk zeuk
badakizu ondo;
teilatuan ez dute
primeran iraungo;
zure bilobak ditu
ederki asko jango,
eta Europa aldera
ez dira juango. (bis)

Sorozabal:
Ez dizkizut emango,
diot mila aldiz;
ehun ta hirurogei pezta
euro bat da berriz;
emango nizkizuke
denak gusto haundiz,
multiplikazioa
alderantziz balitz. (bis)

Zelaia:
Nere aitonak dauka
hainbeste umore,
teilatuan gordea
hamaika balore.
Zatiketa eginda
ez dago dotore;
hala ere gutxi da
zero baino hobe. (bis)

Sorozabal:
Txiki-txikitatikan
egin nuen lana;
ederki kostata nik
egin det hau dana!
Eta igartzen dizut
zuk daukazun plana;
ni zaharra naiz baina
gaztea izana. (bis)

Zelaia:
Lehenago etxe guztian
egin det aproba;
zahartutako gazteaz
ez nago gustora.
Ibili beharrean
zulotik zulora,
etxea botatzea
hobe izango da. (bis)

Sorozabal:
Etxea botatzeko
egiten du plana;
hau aberastasuna
etxeak daukana!
Botatzen dutenian
lurreraino dana,
arkeologoentzat
izango da lana! (bis)