Bertsos - View details   To know more about this section

2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Arkaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Guraso gazte bat zaitugu. Etxeko erantzungailu automatikoan mezu bat jaso duzu: "Barkatu baina aspertu naiz etxean bizitzeaz, banoa eta ez nazazue bila". Zure 14 urteko alabaren mezua da. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Horrelakorik mundu honetan
ez zaio pasa askori,
nahiz ta etxeetan izaten diren
makinatxo bat ixtori.
Hori entzun dut eta mundua
behera, gainera erori;
ama batentzat ulertzeko ere
haundiegia da hori.
Nahiz eta hala pentsatzen nuen,
dena ez dut egin ongi. (bis)

Nere alaban sentimenduak
nahi nituen irabazi,
onez onean abiatu ta
bidean erdian nahasi.
Mezu horretxek ero puntuan
ipini nau kasi-kasi;
hurren pausoa? Gogoetatik
beharko dudala hasi:
aginpideak itsutu eta
entzuten ez dut ikasi. (bis)

Gogorra da bai, zertan ukatu,
hauxe da ezin jasana!
Orain neregan hartu beharko
alabaren erasana.
Bera joan da ta hutsunea
neri bilakatu zama,
lehenago ere alabak berak
egin zuen nahi zezana;
min bat badaukat: neri aurpegira
ezer ere ez esana. (bis)