Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-02 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Arkaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zientziak aurkikuntza garrantzitsuak egin ditu azkenaldian. Hemendik aurrera posible izango omen da bizitzaren iraupena luzatzea. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alai ote da, ote da hitsa,
bizi izatea gure ekintza;
zenbait lekutan egoera da
tristea eta murritza. (bis)
Dirua dugu baldintza,
horixe omen da giltza
eta halaxe gabiltza.
Nahiago nuke horren partetik
beste berri bat balitza,
inoiz bukatzen ez dena ere
ezin da izan bizitza! (bis)


Berrikuntzetan hainbeste mota
begien bistan hortxe dago-ta,
ikusi berriz zientzilariek
aurkeztu diguten sorta! (bis)
Hori zen beren borroka,
hori zen beren erronka,
garaipen edo porrota.
Ez dut esaten bizitza dela
erabili eta bota,
baina zergatik joan behar dugu
beti naturaren kontra? (bis)


Garaipen bat da sarri akatsa
berri on bat da maiz berri latza;
ibilbideak izan behar du
nunbaitetikan mudantza. (bis)
Mundu zahar honen balantza
etorri da guganantza,
ta egiten dut zalantza:
ikerketetan ez al da behar
noizbaite aldatu martxa?
Luza dezagun goseak hiltzen
dauden hoien esperantza. (bis)