Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ezkondua zara. Lana dela-eta astebete daramazu etxetik kanpo. Hoteleko tabernan, goizaldeko ordu txikietan, emakume bat keinuka ari zaizu alboko mahaitik. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Atmosferatik atera eta
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Astebete bat lan kontuekin
etxetik kanpora irten,
saiatu nintzan familiari
neure laztanak ematen.
Afaldu eta bakardadean
nagoela hotel baten,
tentazioen ekarpen,
zu nola azaldu zeraten,
une honetan uste dudana
hasi behar naiz esaten:
etxetik kanpo ez da erreza
egizko gizon izaten. (bis)

Nere kontuak esan ohi ditut
behar bezela etxean,
ta gustatzen zait leialtasuna
izatea nere ertzean.
Emakume bat pretensiokin
gaur hor nereganatzean,
kezka daukat bihotzean
ta zalantza gorputzean;
aurreraegi ez det juan nahi,
momentuz nago atzean,
damutasunak ez nazan erre
biharamuna heltzean. (bis)

Pixkabanaka neskatxa horri
hemen hurbildu natzaio,
ta hasi gera biok hizketan
eta kontuak jario.
Trago batera gonbidatu det
hemen, zer erremedio!
Hainbat saltsa eta lio
gauza hau dela medio.
Ordu pare bat hizketan jardun
gerade biok serio;
"konpaini ona egin didazu,
mila esker ta adio". (bis)